Arautegia

DATA ETA TOKIA

MENDATA EZAGUTUZ ibilbide neurtua eta mendi maratoia, 2024ko irailak 1an, iraileko lehenengo igandean, ospatuko da Mendatan, Bizkaian.

IRTEERA

Ibilaldiaren irteera Mendatako Elejalde auzoan hurrengo orduetan izango da:

    • Goizeko 08:00tan martxa ertaina eta luzea.
    • Goizeko 9:30tan martxa laburra.
    • Goizeko 09:00etan: Maratoia.

Garrantzitsua: Egingo dozun martxa luzearen irteera ordura joan zaitez. Martxa ertain eta luzearen seinleztapena martxa aurrera doan einean kendu egingo bait da.

IBILBIDEA

Froga Mendata herriaren mugetatik doa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean, ibilaldirako 9km, 21km eta 37km kilometroko ibilbideekin eta maratoirako 42,195 kilometrorekin.

PARTEHARTZEAK

Froga honetan edonork parte har dezake, beti ere arautegi honetan esandakoa betetzen denean. Ibilaldirako ez dago adin mugarik, maratoirako  berriz, 18 urtetik gorakoek bakarrik har dezakete parte. Partehartzaile guztiak izen emate ordenaren arabera izango dira onartuak gehiengo kopurura heldu arte. Froga guztiak kontutan izanik gehienez 500 partehartzaile onartuko dira.

INSKRIPZIOAK

Inskripzio epea Abuztuaren 1ean hasita Abuztuaren 31ra arte izango da. Modalitatearen arabera ezarritako partehartzaile gehienezkora arteko izen emateak onartuko dira. Salbuespen gisa, eta partehartzaile gehienezkoen zenbakia igarota egon ezean, egunean bertan, irteera baino 30 minutu aurrerago, izena emateko aukera izango da Mendatan bertan. maratoiko korikalarien dortsalak egunean bertan goizeko 7:00tatik 9:00etara emango dira Eleixaldeko frontoian.

Bizkaiko Mendi Lasterketa Ligan parte hartzen duten maratoi korrikalariek Bizkaiko federakuntzan parte hartzen dutela  aurkeztu beharko dute.

SEINALEZTAPENA

Ibilbidea kartel adierazgarriekin eta tanga zinta ikusterrezekin seinaleztaturik egongo da. Ibilbidean zehar erreferentzia kilometrikoak ere egongo dira.

KONTROLAK

Antolakuntzak ibilbidean zehar Maratoirako 4 kontrol ezarriko ditu, ibilbide guztiaren betetzea egiaztatzeko. Ibiltarientzako ez da egongo denbora kontrolik.

SAILKAPENA

Maratoian helmugako denborak eta salikapena ezarriko dira, baina ibilaldian ez da inolako sailkapenik ez helmugako denborarik emango.

IGAROTZE DENBORAK

Ibilaldiaren denbora minimoa controlen zabaltzearekin erregulatuko da denbora hauek ondokoak izanik: Arrola= 9:30h.-Berriñondo = 10:45h.-Astakurtze= 11:45h.-Urutxu=12:15h.-Estilotza=13:00h. Helmugara heltzeko denbora gehiengoa 9 ordukoa izango da. Edozein kasutan, Antolakuntzako arduradunek eskubidea izango dute ezarritako denborekin bat ez datozen partehartzaileak frogatik baztertzeko. Hau hala izanik, Urrutxuko kontrolean 15:00etatik aurrera igarotzen diren partehartzaileak frogatik ateratzeari ekingo zaio. Antolakuntzak, kasu hauetarako ibilbidea itxiko duten pertsonak izango ditu ibilbide osoan zehar.

HORNIKETAK

Ibilaldi laburrerako puntu 1, ibilaladi ertainerako 3, ibilandi luzerako 6 eta  maratoirako 7 horniketa puntu ezarriko dira, bertan partehartzaileei ura, freskagarriak, janari solidoa, produktu energetikoak, fruta etab. eskainiko zaizkie.

ASISTENTZIA

Antolakuntzak ibilbidearen puntu estrategikoetan laguntza eta salbamendu zerbitzuak ezarriko ditu. Hala ere, partehartzaileak, laguntza behar duten beste partehartzaile zaurituei laguntza eskaintzera beharturik daude. Baita gertatutako edozein ezbeharrez informazioa ematera ere kontrolguneetan. Helmugan dutxa zerbitzua eta lehenengo laguntzak eskainiko dira beharra duten partehartzaileentzat.

OSTATUA

Nahi duen edozein mendigoizalerentzat, ibilaldi aurreko gauerako, Herriko aterpetxean ostatua eskaintzen da (gehienez 36 pertsona).

OPARIAK

Frogaren bukaeran, partehartzaile bakoitzari sukalkirako kupoi bat eta martxako kamiseta erosteko 10€tako deskontu kupoi bat emango zaio.

SEGURTASUNA

Antolakuntzak kondizio desberdinen arabera beharrezko ikusten dituen aldaketak edo froga desbideratzeko eskubidea gordetzen du. Froga, bertan behera utzi daiteke eguraldi kondizioengatik edo derrigorrezko beste edozein arrazoirengatik.

ERANTZUKIZUNA

Gomendagarria da federatuta egotea. Antolakuntza ez da frogan zehar gertatutako partehartzaileen istripu, ezbehar edo arduragabekeriez erantzule egiten. Partehartzaileek edozein zauri edo istripuren aurrean Antolakuntza erantzukizun guztietatik askatuko dute. Beraz, partehartzaileak beraiek izango dira beraiengan edo besteengan sortutako kalteen erantzule bakarrak. Era berean, partehartzaileen objetuen erantzukizun guztiak saihesten ditu antolakuntzak.

OHARRAK

Gomendagarria da partehartzaileek janzkera egokia eramatea, bota edo oinetako egokiak erabiliz ibilbide osorako. Errespetatu zelai eta ortuak, eta baita bidean aurkituko dituzun baserrietako animaliak. Hornikuntza puntuetan aurkituko dituzun zaborrontzietan utz itzazu sortutako hondakinak. Era berean, birzikla ezazu ahal den guztia eta utz ezazu horretarako ezarritako ontzietan. Zaindu ingurugiroa, guztion gauza baita. Txakurrik badaroazu, eraman ezazu loturik, baserrietako beste animaliekin edo beste partehartzaileekin arazorik egon ez dadin.