Historia


Datorren 2024ko irailak 1an MENDATAKO XXIII. IBILALDI NEURTUA eta XVIII. MENDI MARATOIA izango dira. Dagoeneko hogeita lau urte pasa dira mendatar talde batek lehenengo IBILALDIA antolatu genuenetik. Herriak gogo biziz hartu zuen proposamena eta ilusioz beterik, guztiok jarri ginen martxan egun honen antolakuntzan. Oraindik bizirik dirau lehen IBILALDIA jaiotzen ikusi zuen filosofiak, kultura eta kirolaren loturak, baina baita gure irrika eta ilusioak ere. Orduan ezarri genituen helburuak eta gaur egun ere gure jardueran nagusi direnak, hauek dira:

  • Ibilaldiarekin gure herriko kirolari eman diogun ikuspegi berria urtez urte sendotu eta suspertzea.
  • Gure ingurumen naturala, gure kultur ondarea eta gure bizitzeko era, batez ere baserritarrena ezagutaraztea.
  • Mendizale ugariren parte-hartzea lortzea.

Urtetan hauetan zehar “MENDATA EZAGUTUZ” desberdinak igaro ostean, gure poztasuna azaldu nahiko genuke, urtez urte xedatutako helburuak betetzen joan baitira. Halan da ze, gure herriko mugetatik igarotzen den ibilaldiari, 2005 ean MENDI MARATOIA gehitzea erabaki genuen, modalitate honetan parte hartu nahi zuten guztientzat. Baina hau guztia ez litzateke posible izango mendatar guztien parte hartze bizi, aktibo eta eskuzabalik gabe, baina ezta MENDATAKO UDALA eta OILARGANE KIROL ZALEAK elkartearen laguntzarik gabe ere. Halaber, gure eskerrik beroena agertu nahi dizuegu orain arteko ibilaldietan parte hartu duzuen guztioi, eta berriro ere gonbidapena luzatu aurtengoan ere parte hartu dezazuen, bai zuei, baina baita, noski, lehenengo aldiz guregana hurbiltzeko asmoa duzuenoi ere. Ea egun zoragarria igarotzen dugun elkarrekin, paisaia zoragarriaz, ondare harrigarriaz… eta batez ere gure adiskidetasunaz gozatuz.