Aholkuak

  • Median ibiltzeko gutxieneko prestakuntza bat gomendatzen da. Entrenatu ezazu.
  • Irten aurretik eguraldiari buruzko informazioa bilatu ezazu.
  • Egingo duzun ibilaldirako aproposak diren arropa eta oinetakoak aukeratu itzazu.
  • Inguruko ortu eta zelaiak errespetatu itzazu, baita bidean aurkituko dituzun baserrietako animaliak ere.
  • Sortutako ondakinak horniketa guneetako kontenedoreetan bota itzazu. Erreziklatu ezazu ahal den materiala eta zaindu ingurua, guztion ardura da eta.
  • Txakurrarekin bazoaz lotuta eraman ezazu inguruko animaliekin edo eta beste partehartzaileekin arazoak ekiditzeko.

Nola heldu?

Asko sentitzen dugu baina Mendatara heltzeko ezin izango duzu zerbitzu publikorik erabili .

Beheko mapa erabili dezakezu Mendatako Elexalde auzora nola heldu jakin ahal izateko.

¿Non aparkatu gaua pasatzeko?

Mendatako Elexalde auzora heltzen zarenean, hilerriaren ondoan, Gernikarako bidean, eleizatik 200 metrotara dagoen parkinean, aparkatu ahal izando duzu.