Informazioa

XXIII. Ibilaldi Neurtua eta XVIII. Mendi Maratoia

  • Mendatako XXIII. Ibilaldi Neurtua eta XVIII. Mendi Maratoia 2024ko Irailak 1an izango dira.
  • Ibilaldiaren betiko lema  Kultura eta Kirola bat eginik “MENDATA EZAGUTUZ”.
  • Martxa eta maratoiaren irteerak Mendatako Eleixalde auzotik emango dira hurrengo ordutegiarekin:
    • Martxa ertaina,21 Km, irteera goizeko 8:00tan.
    • Martxa luzea,37 Km, irteera goizeko 8:00tan.
    • Maratoia, 42.195 Km, irteera goizeko 9:00tan.
    • Martxa laburra,9 Km, irteera goizeko 9:30tan.
  • Parte hartzeko beharrezkoa izango da ordainketa egitea.
  • Ordainketa web-bidez burutu beharko da aurreko eguneetan. Egunean bertan izen ematea posible izango da 500 partehartzaileetara heldu arte.Partaidetza 500 ibiltarira mugatuko da.
  • Ezbeharren bat gertatuko balitz, antolatzaieek ez lukete erantzukizunik izango.
  • Dutxak, erretiratzen diren ibiltarientzat laguntza taldeak egongo dira, etab.
  • Izen ematearekin sukalkiarentzako bonu bat eta kamiseta bat erosteko 10€ko deskontu bono bat emango zaio parte hartzaile bakoitzari.
  • Kamiseta nahi duenak erostek aukera izango du 25 eurotan. Partehartzaileek, nahi badute, bonua erabili ahal izango dute kamiseta bat merkeago erosteko, 15 eurotan.