Mendatako mendi martxa / Marcha de montaña de Mendata
Informazioa
XXIII. Ibilaldi Neurtua eta XVIII. Mendi Maratoia
Mendatako XXIII. Ibilaldi Neurtua eta XVIII. Mendi Maratoia 2024ko Irailak 1an izango dira.
Ibilaldiaren betiko lema Kultura eta Kirola bat eginik “MENDATA EZAGUTUZ”.
Martxa eta maratoiaren irteerak Mendatako Eleixalde auzotik emango dira hurrengo ordutegiarekin:
Martxa ertaina,21 Km, irteera goizeko 8:00tan.
Martxa luzea,37 Km, irteera goizeko 8:00tan.
Maratoia, 42.195 Km, irteera goizeko 9:00tan.
Martxa laburra,9 Km, irteera goizeko 9:30tan.
Parte hartzeko beharrezkoa izango da ordainketa egitea.
Ordainketa web-bidez burutu beharko da aurreko eguneetan. Egunean bertan izen ematea posible izango da 500 partehartzaileetara heldu arte.Partaidetza 500 ibiltarira mugatuko da.
Ezbeharren bat gertatuko balitz, antolatzaieek ez lukete erantzukizunik izango.
Dutxak, erretiratzen diren ibiltarientzat laguntza taldeak egongo dira, etab.
Izen ematearekin sukalkiarentzako bonu bat eta kamiseta bat erosteko 10€ko deskontu bono bat emango zaio parte hartzaile bakoitzari.
Kamiseta nahi duenak erostek aukera izango du 25 eurotan. Partehartzaileek, nahi badute, bonua erabili ahal izango dute kamiseta bat merkeago erosteko, 15 eurotan.